XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Biltegiak bonbon-kaxatxoa zirudien, fruta eta aza-usainez.

Inspirazio-iturri oparoa, inondik inora.

Baliteke gu jalgitzea.

Moia ikustera etorri zitzaigun.

Lan bila zebilen Bartzelonan, baina oraindik gauza piloa zeukan soluzionatzeko, adinez nagusi ez baitzen, legez; orduan, etxetik alde egin eta zaharrak haren bila hasiko bazitzaizkion, kristoren porrua egoki zekiokeen.

Bazen zerbait, dena dela.

Udara-amaiera mundiala izan zen.

Nornahik ezagutu gintuen.

Horrela jarraitzekotan, agian elepe bat egitera iritsiko ginatekeen aurki.

Hala ere, aurrerako zoroaldi azkar haren erdian gelditzen ginenean, gertatu zitzaiguna ulertzen saiatzen ginenean, gauza bakarra ikusten genuen: sakon-sakonean, jendearen morboa zegoen nagusi; gu modan jarri ginen Abdullah eta Macarena Brown hil ziren arrazoi berberagatik, Xuci gertatu zitzaionagatik, herri hartatik hanka egitera bultzatu gintuenagatik.

Batzuetan txalo beroak eskaintzen zizkigutenak jende epelari labana sartuko zioten berberak ziren, bide bazterrean laguntzarik eman gabe erdi hilik uzten zintuzten berberak.

Orduan, jendaurrean, taldean denok basatiak ginela esaten zenuenean, basakeriaren biktima izan zinela erakusten zenienean, idealizatzen zintuzten berberak.

Udara-amaieran beste kanta bat sortu genuen.

Behazunez eta amorruz egindako letra eta musikak osatua, barrabiletaraino enroilatzen zuen erritmu mundialarekin.

Hipokritak bataiatu eta kolega guzti-guztiei eskaini genien.